'PIZTU ALARMA' TRESNAREN HAMAHIRU AURKEZPEN PUBLIKO EGINEN DITUZTE MAIATZEAN

Gutxika-gutxika gorpuztuz doa Piztu Alarma izanen dena, eta maiatzean hura aurkezteko hamahiru bilera eginen dituzte bertze hainbertze tokitan. Batzar horietan tresna aktibista berri hau zer den azalduko dute, eta komunitatean izena emateko aukera emanen dute.

Iruñerria izanen da Piztu Alarma egitasmoaren ekintza lurraldea, eta egitasmoan sartuta dauden pertsonen asmoa da ahalik eta toki gehienetara ailegatzea. Hainbat talde sortu dira dagoeneko (60 ekintzailerekin!), baina talde gehiago sortu nahi dituzte, noski.

Hamahiru aurkezpenetan bereziena lehenbizikoa izanen da, Iruñeko Alde Zaharrean eginen dutena. Izan ere, Piztu Alarma tresnako kideez gain, Eñaut Aramendi ere egonen da. Aramendi LABeko ekintzailea da Ipar Euskal Herrian eta Frantziako estatuaren erreforma neoliberalen aurkako Alarma Soziala izeneko tresnaren sortzean hartu du parte.


Aurkezpen publikoak

ALDE ZAHARRA: maiatzak 2 // 18:30 // Arrano
 
SANDUZELAI: maiatzak 9 // 19:00 // Civivox 
 
ZIZUR NAGUSIA: maiatzak 10 // 19:00 // Kultur Etxea 
 
MENDILLORRI: maiatzak 10 // 20:00 // Antzara 
 
TXANTREA: maiatzak 15 // 20:00 // Auzotegi 
 
BARAÑAIN: maiatzak 16 // 19:00 // Kultur Etxea 
 
ARROTXAPEA: maiatzak 16 // 20:00 // Errotaberri 
 
DONIBANE: maiatzak 17 // 19:00 // SanJuanXar 
 
SARRIGUREN: maiatzak 17 // 19:00 // Udaletxea 
 
ARROSADIA: maiatzak 23 // 19:00 // San Fermín peña 
 
BURLATA: maiatzak 23 // 19:30 // Palacete
 
ATARRABIA: maiatzak 24 // 19:00 // Etxebeltza 
 
ANTSOAIN: maiatzak 30 // 19:00 // Txokogorri

Iruzkinak